2012/02/01

KIROL ANITZEKO BIGARREN TOPAKETA

Urtarrilaren 21ean, zapatua, kurtsoko multikiroleko bigarren topaketa egin genuen. Goizeko 10.30etatik eguerdiko 13:00etara elkartu ginen kirikiño ikastolako polikiroldegian LH1 eta LH2ko kirol anitz taldean dauden ume gehienak euren gurasoekaz eta 4-5 begirale.
Bakoitza dagokion arropagaz jantzita, begiraleak urdinez eta umeak kirikiñoko ekipaje zuri-gorriagaz, jolasteko eta kirola egiteko prest etorri zan!

Hasieran, berotzeko, umeak oso ondo ezagutzen dituzten bi jolas egin genituen, alde batetik “kadeneta” eta bestetik “stop” libratzeko musua emanez.

Hasieran LH1eko ikasleek euren punteria lantzen aritu ziren, pilotak uztai batzuetatik sartzen ahalegindu ziren, batzuk egia esanda Robin Hood-en pareko punteria zeukaten. Punteria lanak amaitu ondoren beste joko batera pasatu ziren, joko honetan taldea bitan banatu eta bakoitzak zelai erdi bat aukeratu zuen bertako baloi guztiak ahalik eta denbora laburrenean beste zelaira pasatzeko asmoz. Bukatzeko denak elkartu ginen eta talde argazkia atera genuen.

Ondoren, saskibaloiko baloiagaz ”10 pase” jolasa egin genuen eta horretarako umeak bi taldeetan banandu genituen. Gero, bi taldeak mantenduz, talde bat “10 paseetara” (baloiagaz boteak ematen) jolasten zuen bitartean, bestea saskibaloiko 10 minutuko partidutxo bat jokatu zuen. Partidua amaitzerakoan aldaketa egin genuen. Partidua jokatu ez zuen taldeak horretara bidali genuen eta beste taldea “rondo”-ra (paseak eskuekaz eginda) jolastu zuen. Amaitzeko, denak batu eta talde argazkia atera genuen.


 








 
 


No hay comentarios: