2012/02/13

BEDARBIDE - KIRIKI SASKI 3

Zapatu honetako partiduak meritu handikoa izan da Kirikiñoko neskentzat. Hasteko, gure ekipoko lau bajak aipatu behar dira, ondorioz sei jokalarik baino ez zuten Kirikiño Ikastolaren markagailua defendatu Bedarbideren aurka. Hala ere gogo handiz jolastu zuten gure neskek partidu osoan zehar.

Oso berdinduta egon zen lehia, lehen eta bigarren laurdenak berdinketan amaitu zirelarik (4-4 eta 10-10). Kanasta gutxiko partidua izan zen, baina ekipo biek defentsa ona garatu zuten, eta tiroak kanpotik behartzen zituzten Orduñako jokalariek hiru defendatzaile kanasta azpian jarrita.

Etenaldiaren ondoren Kirikiñoko neskak indarberrituta eta guztiz mentalizatuta irten ziren kantxara eta Bedarbidek txarto pasatu zuen hirugarren laurden hau ( 06-12ko partzialarekin Kirikiñoren alde). Oso motibatuta ari ziren jolasten Kirikiñoko neskak, baina azken laurdenerako sei jokalari izateak bere ondorioak ekarri zituen eta jada kantsatuta ari ziren. 16-24ko markagailuarekin Kirikiñoko jokalariak konfiantza gehiegi izan zuten eta Bedarbidek partidua amaitzeko minutu bat gelditzen zela 3 puntutara jarri zitzaigun.

Amaierararte mantendu zen emozio hura, eta azken segunduan Bedarbidek enpaterako bota zuen tripleak arnasik gabe utzi zigun. Zorionez baloiak aroan errebotatu zuen eta Bedarbidek prorrogarako aukera galdu zuen. Partidu amaierako markagailua 21-24koa izan zen Kirikiñoren alde. Zorionak neskak!







No hay comentarios: