2011/11/30

KIROL ANITZ TOPAKETA


 Asteburu honetan kirol anitzeko ikasleek topaketa bat egiteko aukera izan dute, bertan joku ugari egin dituzte; besteak beste, azeri buztan, baloi jesarria... 


Han  4 begirale urdinez jantzita,  LH1eko multikirolako umeak ikastolako ekipaje zuri gorriarekin eta euren gurasoak elkartu ginen  multikirolan ikasitako jokoak eta kirolak denon artean eta gurasoen aurrean praktikan jartzeko.
Hasieran beroketa bezala “azeri buztana” eta “baloi jesarria” jolasak egin genituen. Ondoren 10 paseak egin zituzten indiakarekin, taldeka “frisbee” ariketa bat (frisbeea urrunen botatzen zuen taldeak irabazten zuen) eta azkenik “floorball” partidu bat jolastu zuten.
Amaieran, etxera joan baino lehen, denak elkarrekin geundela aprobetxatuz, talde argazkia atera genuen.



















2011/11/28

2011/11/21

KIRIKI FUT 4 - IKASBIDE

Larunbatean jolastutako partidua pasadan astean jolastutakoaren antzera hasi zen, kontrako emaitzarekin. Hala ere, ikastolako jokalariek kontrako bi golei aurre egiten jakin zuten eeta azkenean 4-2 irabazi zuten. Gainera, bi atezain berri estreinatu ziren: Maria eta Egoitz. Ez zuten golik jaso, beraz pozik joan ziren etxera. Datorren asteko partidua jolasteko gogor entrenatuko dugu asteazkenean eta ostiralean.

2011/11/07

KUKUIAGA - KIRIKI FUT 6







SASKIBALOIA KADETEEN KRONIKA!!! KIRIKIÑO 42 - 17 BEDARBIDE

Kirikiñoko neskak tenporadako lehen partidua irabazi ondoren.

Tenporada hasteko, oso partidu polita izan dugu Kirikiño eta Bedarbide ekipoen artean. Hasieran bi ekipoak nahiko berdinduta ibili dira, eta kanastak lehen laurdenaren erdialderantza heldu dira. Lehen laurden honen amaieran 9 – 4ko puntuazioa lortu dute Kirikiñokoek. Bigarren laurdenean ordea 9 puntuetan gelditu eta Bedarbidek Kirikiño berdindu du, atsedenaldira 9 – 9ko puntuazioarekin joan direlarik.

Bost minutu deskantsatu ostean, Kirikiñoko neskek, haien ahultasunak eta indarguneak kontuan izanik, askoz ere gogotsuago irten dira zelaira eta asko igarri da bigarren zatian. Defentsa askoz hobea izan da, baita gogorragoa ere, eta ez da presiorik falta izan. Honi esker Bedarbidek bi kanasta baino ez ditu sartu gelditzen ziren laurden bakoitzeko. Kirikiño atakean ere gogorrago aritu da eta hirugarren laurdeneko puntuaketarekin motibatuta (23 – 13), laugarren laurdenean partidua errematatu dute 19 puntu gehiagorekin. Azken emaitza 42 – 17koa izan da, lehen partidua izateko oso emaitza ona zalantzarik gabe! Aupa Kirikiñoko neskak!