2012/01/28

KIRIKI FUT 3 - COLEGIO ALEMAN B

 Lehengo asteetako ratxa txarrari buelta eman diogu ta azkenengo bost partiduak irabazi ditugu. Oraindik obetu behar da, baina asteko lan gogorra ondo egiten badugu horrela segitzeko aukera asko ditugu, liga txapelketa urrun dago baina borrokatu ahal izango dugu holan jarraitzen badugu.



2012/01/24

Usansolo - Kiriki Saski 2

Garaiz altxatu eta Usansolora abiatu ginan,egia esan nahiko lokartuta...
Hotz egiten zuen eta logura zala eta partidua galdu genuen.Usansolo 45-11Kirikiño
Partidu honekin ikasi dugu gogo barik ezin dala irabazi, horregaitik orain inoiz baino gogorrago entrenatzen ari gara berriro ez errepikatzeko eta hona datozanerako prest egoteko.

Animo kiriki!!








2012/01/23

PIN 2011

Gabonak pasa dira eta urtero moduan PIN-era joan gara. Abenduaren 29an Kirikiño ikastolak 8 talde eraman zituen Radio Nervioneko dantza txapelketara.

Arratsalde osoa han eman genuen, dantzatzen, saltoka, urduritasunarekin... Gure neskak oso lan ona egin zuten, gehienak kontsentratuta eta lotsa barik dantzatu zuten.

Epaileak adi zeude, apunteak hartzen, Guztatu zitzaiela zirudien.

Egun batzuk pasata deitu ziguten, esateko Talde bat pasa zela finalera. “Zure bihotzeko begi urdin taldea” LH5. mailako neskak izan ziren! Oso ondo dantzatu zuten. Hasieratik talde bat izan ziren eta hori nabaritu da dantza aurkeztean. Arropa ere oso egokia zen dantzatzeko, tutu beltz polito horiekin.

Finala egunean, gure neskak oso urdurik zeuden, hainbat itzaron behar izan zuten, ia ia azkenak dantzatu zuten eta, ahala ere, dantza beti moduan, bikain egin zuten. Epailea elkartu zen, bost minutuko elkarrizketa eduki zuten. Sobrea emaitzekin aurkezlariari eman zioten, uff zelako urduritasuna!!!! Aurkezlaria eta epaile bat sobrea zabaldu... 4. POSTUA KIRIKIÑO IKASTOLARENTZA !!! Pozaren pozez, gure bost neskak bere saria hartu zuten. Eszenatokitik jaitsi eta gurasoen muxuak eta zorionak hartu zituzten.

Entrenatzaile moduan bakarrik esan leike, oso pozik nagoela nire 46 neskekin. Urtero sorpresa desberdinak daukate niretzat, eta urteak pasa gero eta hobeto dantzatzen dute. Oso arro nago ikastolatik atarata egiten dugun papelarekin, baina espero dut gero eta papel hobeagoa egitea eta noiz bait 4.izan beharrean lehenengo postua edukitea.

Zorionak Dance Sesion neskak!










 

2012/01/02

GABONETAKO FUTBOL TOPAKETA

Gabon hauetan zehar gure ikastolako jokalariek, futbolean jolasteko aukera izan dabe Usansoloko futbol zelaian. Egun bi hauetan, beste taldekide batzuekin jolasteko aukera izan zuten, gainera futbol 7an joasteaz aparte futbol 11 jolasteko aukera izan zuten. Idazki honekin batera egun haiten izandako momentu aipagarri batzuk eskaintzeko asmoz argazki batzuk eskeintzen dizuegu.