2011/12/29

ESKUPI 1

Kirikiñoko esku-pilota taldea gara eta 9-10 urte bitartekoak gara. Astearte eta ostegunero entrenatzen dugu, eta ostiraletan partiduak jolasten ditugu. Lehenengo txapelketan denok irabazi dugu partiduren bat eta bikote bat txapeldun geratu da!
Oso ondo pasatzen dugu entrenamenduetan eta gabonak datozela ospatzeko, azken egunean merendola bat ospatu genuen!!









KIRIKI SASKI 2

Gure kirikiñoko saskibaloi talde hau (argazkian ikusi daitekena) gogor entrenatzen ari da gau eta egun,horregaitik nahiz eta partidu bakarra irabazi ,
egindako ahalegina (partiduetan nahiz entrenamenduetan) jakinarazi nahi deutsuegu.Horrela jarraitu ezkero gogo eta esfortsuagaz nahi doguna lortu ahal izango dogu.

Animo Kirikiiii!!=)





















2011/12/06

PATINAJE TALDEA



















KIRIKI FUT 3

Kaixo!


Kiriki Fut 3 taldea gara, gure hirugarren partida izan da, Txurdinagaren kontra.
Hiru partidak galdu arren, lehengo egunetik asko obetu dugu. Ez dugu irabazteko iluzioa galdu!



Jokalaria (goitik-behera eta ezkerretik-eskumara): Ibai, Peio Antton, Jon, Gaizka, Urko,
Iñigo, Eder, Diego, Peio Manrike eta Gorka.
Entrenatzailea: Kike Arbelaiz

2011/12/01

gooPIN 2011

gooPIN 2011

Urtero moduan, hasi gara PIN-eko ekitaldia prestatzen; dantzak, musika, arropa, antzeslekua, makilajea... dena prest eta polito egoteko dantza egiten dugun egunerako. Oraindik ez dakigu abenduko zein egunean izango den, baina jada prest gaude.

Aurten talde gehiago eramten ditugu, zortzi talde hain zuzen ere, eta gure maila, duda barik pasadan urtekoa baino askoz altuagoa da.

Gure dantzariak pasadan urtetik hona beraien mugimenduak, erritmoa eta maila asko hobetu dute. Pasadan urtean bi talde eraman genituen finalera, aurten ez daukagu dudarik finala irabaziko dugula, gutxienez asmo horrekin goaz

Gure abesti errepertorioa luzea da, Lady Gaga, La Oreja de van gogh, Blac eyed pease... eta arropa, pasadan urtekoa baino askoz erakargarriagoa da, osagai guztiak dauzkagu.

Blog-etik gonbidatzen dugu, Kirkiñoko ikasle eta guraso guztiei, PIN-era etortzea gure animatzera!

 

2011/11/30

KIROL ANITZ TOPAKETA


 Asteburu honetan kirol anitzeko ikasleek topaketa bat egiteko aukera izan dute, bertan joku ugari egin dituzte; besteak beste, azeri buztan, baloi jesarria... 


Han  4 begirale urdinez jantzita,  LH1eko multikirolako umeak ikastolako ekipaje zuri gorriarekin eta euren gurasoak elkartu ginen  multikirolan ikasitako jokoak eta kirolak denon artean eta gurasoen aurrean praktikan jartzeko.
Hasieran beroketa bezala “azeri buztana” eta “baloi jesarria” jolasak egin genituen. Ondoren 10 paseak egin zituzten indiakarekin, taldeka “frisbee” ariketa bat (frisbeea urrunen botatzen zuen taldeak irabazten zuen) eta azkenik “floorball” partidu bat jolastu zuten.
Amaieran, etxera joan baino lehen, denak elkarrekin geundela aprobetxatuz, talde argazkia atera genuen.