2011/11/07

SASKIBALOIA KADETEEN KRONIKA!!! KIRIKIÑO 42 - 17 BEDARBIDE

Kirikiñoko neskak tenporadako lehen partidua irabazi ondoren.

Tenporada hasteko, oso partidu polita izan dugu Kirikiño eta Bedarbide ekipoen artean. Hasieran bi ekipoak nahiko berdinduta ibili dira, eta kanastak lehen laurdenaren erdialderantza heldu dira. Lehen laurden honen amaieran 9 – 4ko puntuazioa lortu dute Kirikiñokoek. Bigarren laurdenean ordea 9 puntuetan gelditu eta Bedarbidek Kirikiño berdindu du, atsedenaldira 9 – 9ko puntuazioarekin joan direlarik.

Bost minutu deskantsatu ostean, Kirikiñoko neskek, haien ahultasunak eta indarguneak kontuan izanik, askoz ere gogotsuago irten dira zelaira eta asko igarri da bigarren zatian. Defentsa askoz hobea izan da, baita gogorragoa ere, eta ez da presiorik falta izan. Honi esker Bedarbidek bi kanasta baino ez ditu sartu gelditzen ziren laurden bakoitzeko. Kirikiño atakean ere gogorrago aritu da eta hirugarren laurdeneko puntuaketarekin motibatuta (23 – 13), laugarren laurdenean partidua errematatu dute 19 puntu gehiagorekin. Azken emaitza 42 – 17koa izan da, lehen partidua izateko oso emaitza ona zalantzarik gabe! Aupa Kirikiñoko neskak!

No hay comentarios: