2012/03/15

Eskupilota 5-6 maila.

Martxoaren 2an, ostiralero bezala, eskupilotako mutilok batu ginen Kirikiñoko frontoian 5:30tan Bilboren kontra hiru partidu jokatzeko, 18 tantora. Bertan, pixka bat berotu ondoren, lehenengo bikoteak ekin zion.

Jolastu zuten lehenak Aitor eta Mikel izan ziren; hauek 8-18 galdu zuten, baina hala ere, partidu ederra eta entretenigarria izan zen, tentsioz betea.

Bigarren bikoteak, Markel eta Ander, irabazi egin zuten. Nekez, baina ondo.

Azkeneko bikotea, Enaitz eta Adrianena izan zen. Ez zen partidurik liluragarriena izan, baina ondo jolastu zuten.

Ikus dezakegunez, hiru partidutik, bikote batek baino ez zuen irabazi. Hala ere, partidu guztiak oso entretenigarriak izan ziren, pilota bizia izan baitzen.

No hay comentarios: